Ate Irekien Jardunaldiak

Fisioterapiako Gradua

Fisioterapiako Gradua buruzko informazio gehiago nahi duzu?

Aurkezpena

Fisioterapiako Graduaren helburua profesional fisioterapeuta generalistak prestatzea da, fisioterapiatik erantzun dakizkiekeen osasun-arazoak deskribatu, identifikatu, tratatu eta konparatu ahal izateko behar adinako prestakuntza zientifikoa eta gaikuntza dutenak. Horretarako, metodo, prozedura, eredu, teknika eta jarduketen multzoa erabiltzen da, baliabide fisikoak aplikatuz, gaixotasun, sendabide, errekuperazio eta osasun-egoera, kalte edo muga funtzionalen ondoriozko beste lesio edo emaitza fisiko bat prebenitzeko, sendatzeko eta berregokitzeko. Bitarteko horiek erabiliko dira, halaber, osasuna sustatzeko eta mantentzeko, eta gaixotasunak eta horien ondorioak prebenitzeko. Betiere norbanakoa bere dimentsio hirukoitzean kontuan hartuz: biologikoa, psikologikoa eta soziala.

 

EUNEIZen berariazko irakaskuntza-plan bat planteatzen dugu, ikasleari bere interes-ildoetara bideratzeko aukera emango diona, irakasleekiko hurbileko eta zuzeneko harremana, metodologia bizkorren erabilera eta talde-lana azpimarratuz. Hori guztia learning by doing ikaskuntza baten bidez, etorkizuneko profesionalen prestakuntza modu praktikoan eta benetako egoeretan sustatzen duena, haien gaitasun eta trebetasun guztiak garatu ahal izateko.

TEKNOLOGIA BERRIAK

 

Gaur egun, teknologia gero eta gehiago erabiltzen da osasunaren arlo guztietan, baita fisioterapian ere. Hori dela eta, Fisioterapiako Graduaren helburua da tresna teknologikoak sartzea tratamendu berritzaileak garatzeko eta, gainera, diagnostikoen eraginkortasuna eta emaitza terapeutikoak hobetzen laguntzeko.

 

Ikasleak gailu mugikorretarako tresna informatikoak eta aplikazioak (APP) diseinatu eta garatu ahal izango ditu, fisioterapeuta gisa duen zereginean txertatu ahal izateko, bai diagnostikoari dagokionez, bai jarduera-eremu guztietako tratamenduari dagokionez.

 

EUNEIZen garatutako ikerketa teknologikoekiko sinergiei esker, lankidetza-proiektuak egin ditzakegu ikasleak etorkizun digitalerako prestatzeko.

Lortutako titulua

Fisioterapian Graduatua

Ezagutza arloa

Osasun Zientziak

ECTS kredituak

240

Iraupena

4 urte

Ordutegia

Baieztatzeke

Modalitatea

Presentziala

Plazak

60

Zergatik ikasi gradu hau?

Osasun arloko lanbidea

Fisioterapiak pertsonen osasuna eta ongizatea berreskuratzeko edota mantentzeko lan egiteko bokazio argia du. Fisioterapeutek laneratze azkarra eta enplegu-tasa handia dute gero eta eskari handiagoa duen osasun-sektore batean.

Praktikak eta mugikortasuna

Lehenengo ikasturtea amaitu ondoren, curriculumetik kanpoko praktikak egiteko aukera eskaintzen dugu, eta mugikortasuna bultzatzen dugu Europako eta Amerikako erakundeekin nazioarteko hitzarmenak eginez, bai eta SICUE hitzarmenak ere Espainiako zenbait unibertsitaterekin.

Espezializazioa eta ikerketa

Konpromiso sendoa dugu ikerketarekin eta ezagutzaren transferentziarekin, eta, horregatik, Graduko zenbait irakasgaitan lan egiten dugu, ikasleek ikerketa-proiektuak egiteari eta garatzeari buruzko prestakuntza teorikoa eta praktikoa lor dezaten.

Ikasketa-plana

Laugarren maila
IrakasgaiaSeihilekoaKredituak

Practicum II

7 eta 8

27

Osasun Publikoa eta Fisioterapia Komunitarioa

7

3

Hautazkoa I

7 eta 8

6

Graduko Amaierako Lana

7 eta 8

12

Hautazkoa 2

7 eta 8

6

Hautazkoa 3

7 eta 8

6

Ikasleak 3 hautazko irakasgaietan (18 kreditu) matrikulatu eta gainditu beharko ditu eskainitako irakasgaien artean: Ortesia eta protesia, Kirol Fisioterapia, Fisioterapia onkologian, Irudiaren bidezko diagnostikoa Fisioterapian, Nutrizioa Fisioterapian, Fisioterapiarako eduki interaktiboak diseinatu eta garatzeko proiektuak, Fisioterapiako aplikazioen programazioa gailu mugikorretarako.

Sartzeko baldintzak

Honako baldintza hauetakoren bat betetzen dutenek eskuratu ahal izango dute titulazioa, aipatutako Errege Dekretuak eta indarrean dagoen araudiak ezarritako baldintzetan (ikus Fisioterapiako Unibertsitate Graduan sartzeko baldintzak).

Unibertsitateak ez du aurreikusten gradu titulu honetarako sarrera probarik egitea. Horrela, bada, graduko lehen kurtsora sartzeko, unibertsitateko aurretiko izen-ematea egin beharko da, unibertsitateko edozein ikasketatako lehen kurtsora sartzeko prozesuan baldintzak berdinak izatea bermatzen duen sistema.

Eskuratutako gaitasunak

Fisioterapian graduatuak lanbide-profil integrala eta lehiakorra eskuratuko du, honako gaitasun hauek eskuratuta:

Irteera profesionalak

Tituludunak lan-merkatuan sartzeari dagokionez, egiaztatu ahal izan da lanbide-irteera asko daudela, titulazioaren izaera zientifikoaren eta eskumen-izaeraren ondorioz. Profesionalak honako hauek egin ditzake:

  • Espezialitate mediko eta kirurgikoetako patologien tratamendua
  • Osasuna prebenitzeko eta sustatzeko jarduerak
  • Ikerketa, irakaskuntza eta kudeaketa fisioterapiaren eremuan
  • Lanbidean askatasunez jardutea

Hauek dira okupazio-sektore nagusiak:

  • Ospitale orokorrak eta espezializatuak
  • Lehen mailako arretako, arreta soziosanitarioko, errehabilitazioko eta kiroletako zentroak
  • Hezkuntza bereziko zentroak
  • Egoitza geriatrikoak
  • Aseguru- edo istripu-mutualitateak

Enpresa laguntzaileak

Interesatzen zait eta informazio gehiago nahi dut EUNEIZko Fisioterapiako Graduari buruz!

×ATENCIÓ: Cookies no configurades en l'idioma actual. Revisa la teva configuració al plugin, gràcies!