Ate Irekien Jardunaldiak

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduari buruzko informazio gehiago nahi duzu?

Aurkezpena

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduaren (JFKZ) helburua da prestakuntza metodologiko eta tekniko abangoardista duten profesionalak prestatzea, gizartearekin konprometituak, hezkuntzaren, entrenamenduaren, osasunaren eta bizi-kalitatearen, kirol-kudeaketaren eta -zuzendaritzaren, eta aisiaren eta turismoaren arloetan lan-metodo eraginkorrak proposatzeko prest daudenak.

 

EUNEIZek teknologia berriak integratzeko ikasketa-plan bat proposatzen du, kirol-zuzendaritzaren eta berregokitzearen eremuetara bideratua, bi espezializazio berritzaile, Baskoniaren eta Deportivo Alavesen eskutik. Hain zuzen ere, Gasteizko bi kirol-klub garrantzitsuenen inplikazioa profesional berriak prestatzeko eta gaitzeko prozesuan arrakasta izateko bermea da. Learning by doing ikaskuntzari esker, etorkizuneko profesionalak modu praktikoan eta benetako egoeretan presta daitezke, beren gaitasun eta trebetasun guztiak garatu ahal izan ditzaten.

Lortutako titulua

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduatua

Ezagutza arloa

Osasun Zientziak

ECTS kredituak

240

Iraupena

4 urte

Ordutegia

Baieztatzeke

Modalitatea

Presentziala

Plazak

40

Prezioak

Eska iezaguzu informazioa inprimakiaren bidez

Zergatik ikasi gradu hau?

Eskaera gero eta handiagoa

Biztanleriaren jarduera fisiko orokorra areagotu ondoren, sektoreak gero eta profesional tituludun gehiago behar ditu osasunaren eta kirolaren esparru horretan.

Praktikak eta mugikortasuna

Kanpoko praktikak EUNEIZen banakako prestakuntzaren adierazpen gorena eta ezagutza akademikoen eta lan-munduaren arteko lotura funtsezkoa. Mugikortasun-programak ere sustatzen ditugu, nazioarteko hitzarmenak baititugu Europako eta Amerikako unibertsitateekin, bai eta SICUE hitzarmenak ere Espainiako hainbat unibertsitaterekin.

Espezializazioa eta ikerketa

Eduki espezializatuak gehitzen ditugu arrakasta handiena izan dezaketen lan-metodoak errazago aztertzeko, eta ikerketa bultzatzen dugu, gero ezagutza horiek aplikatzen laguntzeko.

Ikasketa-plana

Lehen maila

Irakasgaia Seihilekoa Kredituak

Jarduera fisikoari eta kirolari aplikatutako anatomia

1

6

Jarduera fisikoari eta kirolari aplikatutako psikologia

1

6

JFaren eta kirolaren historia eta oinarri sozio-kulturalak

1

6

Oinarrizko mugimendu-jolasak eta -trebetasunak

1

6

Banakako kirolak

1

6

Ariketaren fisiologia 1

2

6

Garapen motorra eta kirol-hastapena

2

6

Dantza eta gorputz-adierazpena

2

6

Arerio-kirolak

2

12

Bigarren maila

IrakasgaiaSeihilekoaKredituak

Talde-kirolak 1

Urtekoa

12

Ariketaren fisiologia 2

1

6

Mugimenduaren kinesiologia eta biomekanika

1

6

Jarduera fisikoaren eta kirolaren printzipio didaktikoak

1

6

Entrenamenduaren teoria 1: Entrenamenduaren oinarriak

1

6

Jarduera fisikoari aplikatutako ikerketaren estatistika eta metodologia

2

6

Irakaskuntzaren programazioa hezkuntza-sisteman

2

6

Kirol-legeria eta sistemen eta antolakundeen zuzendaritza

2

6

Ur-kirolak

2

6

Hirugarren maila

IrakasgaiaSeihilekoaKredituak

Entrenamenduaren teoria 2: Kirol-entrenamenduaren metodologia

1

6

Osasunerako ariketa fisikoa agintzea

1

6

Elikadura eta laguntza ergogenikoak

1

6

Ezgaitasunen bat duten pertsonentzako jarduera fisikoa eta kirola

1

6

Jarduera fisikoa naturan

2

6

Gorputz hezkuntzaren eta kirolaren diseinua, esku-hartzea eta ebaluazioa

2

6

Lehen sorospenak

2

6

Kirol-instalazioen eta ekipamenduen kudeaketa

2

6

Hautazkoa ( kirolen zabaltzea ): Futbola 2, Saskibaloia 2; Eskubaloia 2 edo Fitness eta kirol joera berriak

2

6

Laugarren maila

IrakasgaiaSeihilekoaKredituak

Entrenamenduaren teoria 3: Kirol entrenamenudaren plangintza eta errendimenduaren ebaluazioa

1

6

Elikadura eta laguntza ergogenikoak

1

6

Aisialdia, aisia eta turismoa

Urtekoa

12

Hautazkoa

Urtekoa

30

Kanpoko praktika akademikoak

1

12

Gradu amaierako Lana

2

6

 

Ikasleak hautazko 3 irakasgaietan (18 kreditu) matrikulatu eta gainditu beharko ditu eskainitako irakasgaien artean: Jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko joera eta balorazio-metodo berriak, Kirol-talentuaren teknifikazioa eta garapena, Hidroterapia, Terapia holistikoak, Ahalegintzaren berregokitzapena, Jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko ekintzailetaza,Lesioen prebentzioa eta sendatzeko metodoak, Kiroletako kudeaketa ekonomikoa eta giza baliabideen zuzendaritza, Gorputz hezkuntzaren irakaskuntzan berrikuntzak, Jarduera fisikoaren eta bizi-kalitatearen joera berriak

Sartzeko baldintzak

Honako baldintza hauetakoren bat betetzen dutenek eskuratu ahal izango dute titulazioa, aipatutako Errege Dekretuak eta indarrean dagoen araudiak ezarritako baldintzetan (ikus Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Unibertsitate Graduan sartzeko baldintzak).

Unibertsitateak ez du aurreikusten gradu titulu honetarako sarrera probarik egitea. Horrela, bada, Graduko lehen kurtsora sartzeko, unibertsitateko aurretiko izen-ematea egin beharko da, unibertsitateko edozein ikasketatako lehen kurtsora sartzeko prozesuan baldintzak berdinak izatea bermatzen duen sistema.

Erreferentziazko unibertsitateen ereduari jarraituz, proba fisikoak (SPF) ez dira baldintza izango Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduan (JFKZ) sartzeko, nahiz eta gomendagarria den prestakuntza sendoa izatea Osasun Zientziekin lotutako gaietan. Beharrezkoa da, gainera, egoera fisiko ona, iraunkortasuna, kirolarekiko zaletasuna eta izaera aktiboa izatea.

Eskuratutako gaitasunak

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduatuak lanbide-profil integrala eta lehiakorra izango du, eta ondoko gaitasunak izango ditu:

Irteera profesionalak

Tituludunak lan-merkatuan sartzeari dagokionez, bost lanbide-profil daudela egiaztatu ahal izan da, bakoitzak bere berariazko eskumenekin, arlo hauetan:

  • Gorputz-hezkuntzako irakaskuntza
  • Kirol-entrenamendua
  • Jarduera fisikoa eta osasuna
  • Kirol-kudeaketa
  • Kirol-jolasak

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduatuaren jardun-arlo espezifikoez gain, bere garapen profesionala honako hauetan gauzatuko da:

  • Eskolak/Institutuak
  • Osasun-zentroak
  • Kirol-elkarteak
  • Kirol Federazioak
  • Lanbidearen jardun librea
  • Mota guztietako enpresak, lan mundura egokitzeko gutxieneko langileak dituztenak

Profesorado

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Pellentesque sem libero, lobortis nec egestas in, tempus eget libero. Vivamus eu orci imperdiet, blandit elit sed, varius sapien. Quisque lobortis pulvinar tortor. Donec ac faucibus tellus. Integer maximus facilisis odio. Maecenas faucibus sed tortor quis feugiat. 

(*) Ohar garrantzitsua: Unibertsitate-titulu hau indarrean dagoen legeriaren araberako ofizialtasunaren zain dago. Ofiziala izateko eta irakaskuntzari hasiera eman ahal izateko,  zenbait izapide bete behar dira:

 

  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak aldez aurretik nahitaezko txostena egitea.
  • Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak egiaztapenari eta baimenari buruzko aldeko txostena egitea.
  • Unibertsitate Kontseiluak titulua egiaztatzea.
  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren baimena.
  • Ministro Kontseiluaren bide tituluaren ofizialtasuna ezartzea.
  • Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan (RUCT) inskribatzea.
  • Ministro Kontseiluaren Erabakia (5. Puntua) Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratzea.

 

Jakinarazten dizugu, titulua irakasten hasteko, aldez aurretik izapide horiek guztiak bete behar direla.

Interesatzen zait eta informazio gehiago nahi dut EUNEIZko JFKZ Graduari buruz!

×ATENCIÓ: Cookies no configurades en l'idioma actual. Revisa la teva configuració al plugin, gràcies!