Bideojokoen Diseinu eta Garapeneko Gradua

Gradu ofizial bakarra Euskadin
Games & Serious Games bideoa
Iraupena: 4 urte
Aurrez aurre Gasteizen

Bideojokoen Diseinu eta Garapeneko Graduari buruzko informazio gehiago nahi duzu?

Aurkezpena

Bideojokoen Diseinu eta Garapeneko Gradua ingeniaritza bat da, bideojokoetara bideratutako programazioaren oinarriak eta diseinu eta garapen teknikoko metodoen esperientzia konbinatzen dituena. Horretarako, sektoreko industrian abangoardiako tresnarik onenak erabiltzen ditu.

Gradu honen helburua bideojokoen eta joko aplikatuen eraikuntzan profesionalak prestatzea da, diseinua, ekoizpena eta programazioa barne hartzen dituen diziplina anitzeko begiradarekin. Horrela, etorkizuneko developer, game designer eta producer direlakoek modu fidagarrian egingo diote aurre bideojokoen garapen-prozesu osoari, bideojokoak sortzen direnetik gauzatzen eta merkaturatzen diren arte.

Titulazio honen balio erantsi gisa, ikasketa-planak 48 ECTSko bi espezializazio-ildo jasotzen ditu, eta horri esker ikasleek arlo espezifikoetako aipamenak eskuratu ahal izango dituzte, hala nola Arte Digitalekoak edo Datu-zientziakoak.

Ikasi eduki interaktiboak sortzen azken belaunaldiko teknologiarekin industriako profesionalekin

Lortutako titulua

Bideojokoen Diseinu eta Garapeneko graduatu titulua

Jakintza-arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

ECTS kredituak

240

Iraupena

4 urte

Ordutegia

08:00etatik 15:00etara

Modalitatea

Presentziala

Plazak

40

Prezioak

Kontsultatu hemen

Zergatik ikasi gradu hau?

Prestakuntza espezializatua

Euskadiko bideojokoen programatzaile eta diseinatzaile adituen prestakuntzan gradu aitzindaria da, non sektoreak -bosgarren maila betetzen baitu a laguntzeari dagokionez – bere hazkunde eta hedatze beharrak asetzeko profesional gehiago eskatzen baititu.

hazten ari den sektorea

Bideojokoen merkatua etengabe ari da hazten fakturazioari eta lanpostuak sortzeari dagokionez. Bideojokoen programazioak eta diseinuak profesional kualifikatuak behar ditu (bideojokoen arloan lan egiten dutenen % 70ek goi-mailako ikasketak ditu*), aisia eta kulturako ikus-entzunezko industriaren negozio-bolumenaren erdia baino gehiago hartzen duen sektore baterako, zinemaren, antzerkiaren, musikaren edo irakurketaren aurretik. Gradu honek eskaintzen duen prestakuntza integrala da indarra hartzen ari den sektore horren zati bat sustatzeko bermerik onenetakoa.

* BEGren 2020ko Liburu Zuriaren datuak.

Beharrezko profila

Bideojokoen eta joko aplikatuen programazioarekin eta diseinuarekin lotutako profilak lehenengo postuetan daude eskariaren mailan, eta enplegagarritasunaren azken tartea % 36tik gorakoa da. Prestakuntza-oinarri ona duen programatzailearen profila da aurkitzen zailena (enpresen % 40); atzetik datoz diseinuarena (% 41) eta 3D animazioarena (% 31).

Sektore guztietan zeharkako aplikazioa duten programazio-tresnak eta -lengoaiak menderatzea

Ikasketa-plana

Laugarren maila
Irakasgaia Seihilekoa Kredituak

Hautazkoa 3

7

6

Hautazkoa 4

7

6

Hautazkoa 5

7

6

Hautazkoa 6

7

6

Hautazkoa 7

8

6

Hautazkoa 8

8

6

Hautazkoa 9

8

6

Hautazkoa 10

8

6

Gradu amaierako lana

Urtean

12

*12 ECTS gehigarri daude (9. eta 10. hautazkoak), kanpoko praktikak edo ikasketa‑planeko egin gabe geratutako beste hautazko kreditu batzuk aukeratuz osatzeko.

Arte Digitaleko aipamena (48 ECTS)

Emaitzak emango ditu arte digitalaren adarretan, hala nola ilustrazioan edo concept art, modelatzean/zizelkatzean eta animazioan. Horrek eduki artistiko digitala sortzeko gaitasuna eskuratzea ahalbidetuko du. Gainera, espezializazio horri esker, artista digitalekin hobeto jarduteko eta haien lana dimentsionatzeko aukera ematen duten ikaskuntza-emaitzak lortuko dituzte.

 

Laugarren mailako irakasgaiakKredituak

Arte Kontzeptuala I

6

Animazioaren Oinarriak

6

3D Modelatzearen Oinarriak

6

Arte Kontzeptuala II

6

3D Animazioa I

6

3D Modelatzea I

6

Argiztapena eta Renderra

6

Zuzendaritza Artistikoa

6

Datu-zientzietako aipamena (48 ECTS)

Prestakuntza- eta ikaskuntza-emaitzak emango ditu, multimedia-teknologietan oinarritutako proiektuak garatzeko; besteak beste, irudia, musika, entretenimendurako murgiltze-munduak, osasuna, hezkuntza edo teknologiak zeregin erabakigarria duen edozein aplikazio.

Laugarren mailako irakasgaiakKredituak

Datuen Zientzia eta Bizi-Zikloa

6

Datuak Atzematea eta Prestatzea

6

Datu-meatzaritza

6

Ikaskuntza Automatikoa

6

Big Datarako sare-teknologiak

6

Datuak Bistaratzea

6

Ikaskuntza Sakona

6

Zibersegurtasuna eta bideojokoaren industria

6

*Balio erantsi gisa, titulazio honetan ikasketa‑planak aukera aurreikusten du espezializazio bat egitea, aukerako irakasgaiak (48 ECTS) hautatutako espezializazioan bertan eginda.

Berrikuntzara eta enplegagarritasunera bideratua, entretenimendu digitalaren eta teknologia berrien industrian

Sartzeko baldintzak

Honako baldintza hauetakoren bat betetzen dutenek eskuratu ahal izango dute titulazioa, aipatutako Errege Dekretuak eta indarrean dagoen araudiak ezarritako baldintzetan (ikus Bideojokoen Diseinu eta Garapeneko Unibertsitate Graduan sartzeko baldintzak).

Unibertsitateak ez du aurreikusten gradu titulu honetarako sarrera probarik egitea. Horrela, bada, Graduko lehen kurtsora sartzeko, unibertsitateko aurretiko izen-ematea egin beharko da, unibertsitateko edozein ikasketatako lehen kurtsora sartzeko prozesuan baldintzak berdinak izatea bermatzen duen sistema.

Eskuratutako gaitasunak

Gradu honetako ikasleek bideojokoak sortu eta garatzeko prozesu osoan behar den trebakuntza lortuko dute, honako hauek barne hartzen dituen ikuspegi integralarekin:

3.500 milioi jokalari baino gehiago eta aukera asko dituen industria globala

Irteera profesionalak

Enpresa laguntzaileak

Gure ikasleek bideo-jokoen diseinuari eta garapenari buruz zer pentsatzen duten

Interesatzen zait eta informazio gehiago nahi dut EUNEIZko Bideojokoen Diseinu eta Garapeneko Graduari buruz!