Kriptografia praktikan

Mezu sekretu bat deszifratzeko gai izango zinateke? Kriptografiako saio praktiko honetan ezkutuko mezuen eta zibersegurtasuneko erronken munduan sartuko zara bete-betean. Ez duzu aurretiko esperientziarik izan behar: jakin-mina, jolasteko gogoa eta informazioa babesten duenaren edo kodeak hausten saiatzen denaren moduan pentsatzeko ausardia besterik ez. Jarduera honen bidez, ingurune digitalean informazioa nola ezkutatzen den ulertuko duzu.

ORDUTEGIA
Apirilak 16
17:30-19:00

Masterclass: Ingurune digitala menperatu

Ikasi ingurune digitalean modu kritiko, seguru eta eraginkorrean moldatzen. Saio honetan, informazioa nola kudeatu, online nola komunikatu, edukiak sortu eta Interneten zure burua nola babestu dezakezun landuko duzu. Bideojoko edo zibersegurtasun arloetarako funtsezkoak diren gaitasunen sarrera praktikoa.

ORDUTEGIA
Apirilak 15
17:30-19:00

Osasuna eta kirol-errendimendua: dena oinetatik hasten da

Badakizu zure oinek zure mugitzeko moduan eta errendimenduan nola eragiten duten?

Oinatz mota desberdinak identifikatzen eta oinetako egokienak aukeratzen ikasiko duzu, zapatilak eta benetako kasuak aztertuz. Zure errendimendua nola hobetu eta lesioak nola prebenitu dezakezun ulertuko duzu, saio praktiko eta parte-hartzaile batean.

ORDUTEGIA
Apirilak 15
17:30 -19:30

Hit baten anatomia: Zergatik gustatzen zaigu entzuten duguna?

Barneratu zaitez musika-produkzioaren munduan eta ezagutu zerk egiten duen abesti bat zure buruan geratzea. Psikoakustikako kontzeptuen eta benetako adibideen bidez, ulertuko duzu nola hautematen duen gure garunak soinua eta nola lantzen duten ekoizleek xehetasun bakoitza entzulearen arreta bereganatzeko.

ORDUTEGIA
Apirilak 16

17:30 -19:00

 

Metabertsuan gamifikazioa eta joko serioak

VIC PROJECT: Training Programme-ren jaurtiketa, gamifikazioa eta serious gameak metabertsoko inguruneak nola eraldatzen ari diren aztertzeko esplorazio praktiko eta estrategikoa. Online saio honetan, Òscar García-Pañella, PhD., EUNEIZ-eko VIC Programen Zuzendari Akademikoa.