EUNEIZ eguna

EUNEIZ Unibertsitateak maiatzaren 17an ospatuko du bere egun nagusia, Interneten eta Informazioaren Gizartearen Egunean. Unibertsitate-egutegian jaieguntzat aukeratutako datak EUNEIZek bere eskaintza akademiko osoan teknologia berrien alde egindako apustua irudikatzen du. Jardunaldi hau jai-girokoa eta parte-hartzailea
da, eta era askotako jarduerak antolatzen dira, bereziki ikasleari zuzenduak, baina irakasleek eta, oro har, unibertsitate-komunitateak ere parte hartzen dute. Egun bat kirol-jarduerekin, teknologia- eta mahai-jokoekin, kontzertuekin, irrati-elkarrizketekin…
gozatzeko. Gainera, aukera bat da unibertsitate-espiritua indartzeko, esperientziak partekatzeko eta EUNEIZek esparru akademikoan eta sozialean aldaketa-motor gisa duen zeregina elkarrekin ospatzeko. Eta onena, komunitate honen espiritua islatzen duen giroarekin: dinamikoa, alaia, sortzailea, hurbila, konprometitua… Eta gero eta
handiagoa!

Hemen ikus ditzakezu azken edizioetako unerik onenak.

×ATENCIÓ: Cookies no configurades en l'idioma actual. Revisa la teva configuració al plugin, gràcies!