Etengabeko prestakuntza

Ezagutu eguneratze profesionaleko gure tituluak

EUNEIZen etengabeko prestakuntza bizitza osoan zehar laguntzeko helburuarekin sortu zen. Irakaskuntza-multzo horren helburua da profesionalen prestakuntza indartzea, jakintza, gaitasun eta trebetasun orokorrak, espezifikoak edo diziplina anitzekoak eguneratuz eta zabalduz jakintzaren eremuetan.

Gure proposamena malgutasunagatik eta ikuspegi praktikoagatik nabarmentzen da, unibertsitatearen berezko zorroztasun akademikoari uko egin gabe. Programak bizkor egokitzen dira merkatuaren benetako beharretara, eta erantzun azkarra ematen diete egungo lanbide-ingurunearen erronkei. Horretarako, EUNEIZek enpresa liderren eta erreferentziazko erakundeen lankidetza du, prestakuntzaren diseinuan aktiboki parte hartzen baitute.

Euneizko Etengabeko Prestakuntzak jarraipena ematen dio unibertsitatearen bokazio eta funtzio sozialari: gizarteari kultura, ezagutza teknikoa eta espezializazioa transmititzea. Hori guztia osasunaren, kirolaren eta teknologien sektore estrategikoen egungo eta etorkizuneko erronkekin lerrokatuta, EUNEIZek esparru horietan zentratzen baitu bere eskaintza akademikoa.