EUNEIZek, Teknologia Berrien, Kirolaren eta Osasunaren Unibertsitateak, Ate Irekien lehen Jardunaldia egin zuen apirilaren 9an, Teknologia Berrien Fakultatean integratuta dauden Multimedia eta Entretenimenduaren Industriarako Musika Ekoizpen eta Soinu (EIMES) graduak aurkezteko. Informazio-saioak erantzun bikaina izan zuen, bai bertaratutakoen kopuruari dagokionez, bai gradu bakoitzeko koordinatzaileek emandako informazio akademikoari dagokionez. Horrela, etorkizun profesional handia duten bi titulazioekiko interesa egiaztatu zen. Entretenimenduaren Industriarako Musika Ekoizpeneko eta Soinu Graduaren kasuan, Norberto Bayo EUNEIZko Musika arloko zuzendari estrategikoarekin eta ENTI-UBko titulazio bereko koordinatzaile akademikoarekin (Aleix Cortadellas) egon zen, eta unibertsitate-zentro katalan horren esperientzia eskaini zuen, Euskadin Gradua ezartzeko erreferentzia akademiko gisa.
4 urteko iraupena eta 240 kreditu ditu, eta EIMES unibertsitateko prestakuntza ofiziala da musikaren sorkuntzan eta teknologian. Programak musika- eta soinu-ekoizpeneko profesionalaren ikuspegi orokorra eskaintzen du, alderdi guztiak ikuspegi artistikotik nahiz teknikotik aztertuz, betiere sormen-industriaren joera berrietara egokituta. Titulazio honek honako hauek emango ditu: Musika Prestakuntza (Konposizioa, Entzunezko Prestakuntza eta Musika Teoria), Prestakuntza Teknikoa (Akustika, Grabazioa, DAW bidezko ekoizpena, Audio Postprodukzioa, Sound Design), Musikaren eta soinuaren erabilerak (Film Scoring, Bideojokoak eta bitarteko interaktiboak eta Multimedia) eta Music Business (Musika Marketina, Jabetza Intelektuala, Enpresa-sorkuntza eta Enpresa Praktikak).
Bi arduradun akademikoek EIMESeko graduatuen lanbide-profilen sorta zabala azaldu zuten. Kategoria hauetan laburbil daiteke: musika-ekoizlea, musika-konpositorea/musikagilea Bideojokoetarako/Zinemarako/Antzerkirako/Publizitaterako/Multimediarako Musika-ekoizlea, Postprodukzioko teknikaria/Soinu-grabazioa/ Musika-kultura, Soinu-diseinatzailea eta -editorea, Konpositorea/Moldatzailea, Soinu-grabazioko teknikaria, Aholkularia, Musika-aholkularia edota diskoetxeetako arduraduna, Artista digitala, Teknologia-sortzailea eta soinu-performancearen sortzailea, Ikusizko arteetan aditua, Ikuskizun-musika edota zuzeneko ikuskizunen errejidorea, Musika-kazetaria, Ikuskizunen musika-kritikaria edo Musika irakaslea, besteak beste.
Multimediaren kasuan, Graduko koordinatzaile akademikoak, Alejandra Buenok, titulazioaren ikasketa-plana aurkeztu zuen. Ikasketa plan horren ikaskuntza-ardatzak teknologia, estetika eta artea, narrazioa, psikologia eta kudeaketa dira. Gradu honek matematikako edo fisikako irakasgaiak hartzen ditu, baita arte, musika, negozio edo diseinu grafikoko irakasgaiak ere, eremu zientifiko edo teknologiko jakin batean oinarri sendoa duten humanistak eraiki behar direla uste baitugu. EUNEIZko Multimediako graduak Sorkuntza,eta Diseinua batzen ditu, garuneko bi hemisferioak loturan erabiltzeko aukera emanez, hau da, arrazionala eta sortzailea.
Titulazio honek 4 urteko iraupena eta 240 urte ditu, eta zeharkako gai estrategiko bat lantzen du, mota guztietako diziplinak biltzen dituena, bai web-sektoreak, bai mugikortasuneko app-ak, teknologia barneratzaileak edo azken sektore guztietan aplikatzen den edozein produktu interaktibo. Izan ere, eduki interaktiboak diseinatu eta ezarri behar dira automobilgintzan, turismoan, hezkuntzan edo marketinean, besteak beste. Industria digitalaren sektorearen hazkundeak inoiz ez bezalako gorakada izan du; beraz, profil hau duten espezialisten eskaria oso handia da, arlo eta prozesu desberdinetan profesional gutxi dagoelako. EUNEIZko Multimediako koordinatzaile akademikoak azaldu duenez , titulazio honetako graduatuen lanbide-profilak lau talde handitan sailka daitezke: Multimedia Garatzailea, Multimedia Diseinatzailea, Multimedia Proiektuen Kudeatzailea eta Multimedia Teknologiako Aholkularia.
Bai EIMESeko gradua, bai Multimedia Ingeniaritzakoa, titulazio aitzindariak dira Euskadin, eta oso berritzaileak dira Espainian ere. Ekonomia global berrirako eta Sormen- eta Kultura-industriaren azken joeretarako prest dauden graduatuak prestatzera zuzenduta daude, ikaskuntza integral, diziplinarteko eta oso pertsonalizatuaren bidez. Bi graduok 40 plaza dituzte, eta aurrez izena emateko hurrenkeran egingo da erreserba, amaitu arte.