Musika eta Soinu Produkzioko Graduko bigarren mailako hiru ikaslek lehen pausuak eman dituzte fonografia digitalaren industriaren baitan, lehendabiziko musika-abestia kaleratuz. “Infiel” izenburupean, pieza digital hauxe sintetizadoreekin eta tronboiarekin egina izan da eta El Pintxo (@elpintxoprod) izeneko proiektu komertzial baten parte da. Iker García de Albéniz eta Carlos García dira kantu honen sortzaileak, Alejandro Santosekin (@ElNenoSantos) elkarlanean. Hiru ikasle hauek abestiaren konposizio, grabazio, nahasketa eta masterizazioaren buru izan dira. Izan ere, azken urteotako reggaeton elektrolatino estiloko bi minutu eta erdiko pieza bat landu dute. Norberto Bayok gradu honetako zuzendari akademikoak goraipatu duenez: “pieza hauxe kalitate onekoa eta oso ondo ekoitzia izan da”.
Aipatu bezala, El Pintxo egitasmo musikalaren barnean egindako lehen lana dugu, musika digitala eta soinu-packak saltzea bultzatzen dituen kanala, hain zuzen ere, eta testuinguru horren barnean gazte horiek musika-merkatuan aurrera egin nahi dute. Gasteizeko musika taldeen edo ekimenen euskarri izatea gustatuko litzaieke ikasleei proiektu honen bitartez. Oraingoz, hauxe Youtuben entzun daiteke eta datozen egunotan gainerako plataforma digitaletan plazaratuko dute. Arrakasta izugarria izatearen esperoan daude!