Onarpenak · 2027 — 2028 ikasturtea

Graduetan Sartzeko Onarpen Probak 2027-2028

Eman izena EUNEIZeko onarpen-probetan

Datorren ikasturtean EUNEIZen graduko ikasketak egin nahi badituzu, lehen urratsa onarpen-prozesuan parte hartzea da.


Eman izena interesatzen zaizun graduari edo graduei dagokien Graduko Onarpen Proban (GOP), eta zehaztu zure lehentasun-ordena.

01 · Onarpena

EUNEIZen ikasteko lehen urratsa

Graduko Onarpen Probak (GOP) EUNEIZen 2027-2028 ikasturterako onarpen-prozesuaren parte dira.


Proba horien bidez, unibertsitateak hautagaitzak ebaluatzen ditu, eta gradu bakoitzean onartzeko lehentasun-ordena ezartzen du, lortutako emaitzen arabera.

Garrantzitsua: proba egitea onarpen-prozesuaren parte da, baina ez du, berez, plaza bat bermatzen.

02 · Betekizunak

Parte har dezakezu

Hauek dira Onarpen Probetara sartzeko bideetako batzuk.

Batxilergoko 2. maila egiten ari bazara

Goi-mailako Heziketa Ziklo bat egiten ari bazara edo dagoeneko amaitu baduzu

Dagoeneko unibertsitate-ikasketak egin badituzu

Atzerriko hezkuntza-sistema baten bidez sartzeko aukera baduzu

Unibertsitate-ikasketetan sartzeko legezko beste bideren bat baduzu

03 · Prozesua

Nola funtzionatzen du?

01
Aukeratu egin nahi dituzun ikasketak

Hautatu interesatzen zaizkizun EUNEIZeko gradua edo graduak.

02
Adierazi zure lehentasunak

Gradu bat baino gehiago aukeratzen baduzu, ordenatu zure lehentasunen arabera.

03
Eman izena eta egin ordainketa

Bete zure datuak eta ordaindu hautatutako probei dagokien zenbatekoa.

04
Berrespena jasoko duzu

Prozesua amaitutakoan, izen-ematearen berrespena jasoko duzu.

04 · Inskripzioaren zenbatekoa

60 € graduko onarpen-proba bakoitzeko.

Gradu bat baino gehiago aukeratuko dituzu?

Gradu batzuek onarpen-proba bera dute. Proba-multzo bereko hainbat gradu hautatzen badituzu, GOP horri dagokion zenbatekoa behin bakarrik ordaindu beharko duzu… eta ez kezkatu: sistemak automatikoki kalkulatuko du guztira ordaindu beharreko zenbatekoa, ordainketa egin aurretik.

Fakultatea Gradua GOP espezifikoa GOP komuna
hanibat gradutarako
GOP probaren tasa
tasa
OSASUN ETA KIROL FAKULTATEA Podologia Gradua EZ BAI 60 €
Erizaintza Gradua
Fisioterapia Gradua
Psikologia Gradua BAI EZ 60 €
JFKZ Gradua EZ BAI 60 €
Kirol Kudeaketa Gradua
Fisioterapia eta JFKZ titulazio bikoitza BAI EZ 60 €
TEKNOLOGIA BERRIEN FAKULTATEA Musika Produkzio Gradua BAI EZ 60 €
Bideojokoen Arte Gradua BAI EZ 60 €
Zibersegurtasun Gradua EZ BAI 60 €
Bideojokoen Garapen Gradua

05 · Egutegia

2027-2028ko ohiko deialdiko proben egutegia

Izena emateko epea

2026ko azaroaren 16tik, 2027ko otsailaren 5era

Deialdi arrunteko probak

2027ko otsailaren 5a, ostirala, eta otsailak 6, larunbata

Deialdi arruntaren emaitzak argitaratzea

2027ko otsailaren 9a

Zure hurrengo urratsa hemen hasiko da